2010/03/10

ARIKETA

CLOUD COMPUTING

Hodei konputazioa (ingelesez Cloud computing) interneten bidez konputazio zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen duen teknologia bat da. Hodeia internet adierazteko metafora bat da.

Konputazio mota honetan, sistema informatiko batek eskaini dezakeen dena zerbitzu gisa eskaintzen da. Horrela, erabiltzaileek “interneteko hodeiean” dauden zerbitzuak erabili ditzakete, aditua izateko beharrik gabe.
HOSTING
Web ostatua (hostinga web ingelesez) Interneten erabiltzaileei hornitzen dien sistema bat informazioa gordetzeko zerbitzua da, irudiak, bideoak... .

AUDACITY

Audacity audio digitala lantzeko programa da. Software librea eta kalitate handiko soinuekin lan egiteko. Honen eginkizuna audioa editatzea eta grabatzea da.
Jatorrizko soinuak (mikrofonoa, cassete, bideo baten soinua....) digitalizatu egiten ditu fitxategi digitala sortuz. Behin ordenagailuan dagoenean, zenbait aukera dauzkagu:
garbitu
laburtu
nahastu
esportatu: besteak beste MP3 formatura
irrati programak sortu
Irratietan askotan erabiltzen den programa da; oso aukera errazak ematen ditu eta. Hala ere, bertsio berri honek ez du dokumentazio osorik ezta inongo itzulpenik ere.

OPEN SOURCE
Kode irekia(ingeles open source) aske banatzen den software-a terminoarekin ezagutzen da.
Kode irekia ikuspuntu orientatuago bat du praktikoari ikusita moralari baino.

2009/11/25

PERFUMEA

INFORMATIKA EBALUAZIOA

Lehen ebaluazioan blog bat sortzearen ideia asko gustatu zait,gainera nahiko ondo gelditu da.
Globalean 8-9 bat espero det egindako lana aztertuz.

2009/11/19

IRITZI PERTSONALA

Euskarako proiektu bat blog batean egitea oso produktiboa izan da.Etxean internet falta nuenez,lan guztia ikastolan egin izan behar dut,zortea dut informatika toka izana.
Euskarako lanaren aurkibideaz gain beste gauza batzuk aurkituko dituzu nere blogean,adb:bideoak,idazlearen karikatura......Espero dut egindako lana zure gustukoa izatea eta gustatuko litzaidake horrelako beste lan bat berriro egitea.

GARAIA


1968tik 1974ra historia ikasi zuen Municheko unibertsitatean. Frantziako hegoaldean zebilela, informazioa bildu zuen Perfumea izeneko eleberrirako.1981-ean bere lehen liburua argitaratu zuen,hortik aurrera beste liburu eta antzerkiak argitaratu ditu baina azkena 2006 ean izan zen.Patrick oso gazte zenean hasi zen idazten,38 urte daramatza literatur munduan.

KORRONTE LITERARIOA

Askorentzat literatur ermitau bat da Patrick Süskind, sekula ez baitu hitz egiten bere sorkuntzari buruz. Horregatik, zenbaitek Diogenes postmodernotzat jotzen du. Sekulako errepertorioa du, zeren argitalpen bakoitzean aldatu egiten baitu generoz. Egilea bera bezala, bere lanetako protagonistak barnerakoiak eta misantropoak dira, ez baitute gustuko beste pertsonekin aritzea; hala ere, barne-barnean ingurukoen maitasuna eta onespena desio dute. Süskinden lanek erakarmen handia dute irakurle arrunten artean, eta, aldi berean, kritika onak jasotzen dituzte.

EZTEKA

Wikipedia/Suskind