Askorentzat literatur ermitau bat da Patrick Süskind, sekula ez baitu hitz egiten bere sorkuntzari buruz. Horregatik, zenbaitek
Diogenes postmodernotzat jotzen du. Sekulako errepertorioa du, zeren argitalpen bakoitzean aldatu egiten baitu generoz. Egilea bera bezala, bere lanetako protagonistak barnerakoiak eta misantropoak dira, ez baitute gustuko beste pertsonekin aritzea; hala ere, barne-barnean ingurukoen maitasuna eta onespena desio dute. Süskinden lanek erakarmen handia dute irakurle arrunten artean, eta, aldi berean, kritika onak jasotzen dituzte.